top of page

SOLIDARITATEA GABONETAN
Irantzu Carro
Gabonak eta elkartasuna: bateraezinak diren bi kontzeptu
Erakundeen solidaritate konpainia garrantzitsuenak gabonetara begira egiten da

Iturria: J. M. Martinez
Gabonak ezin dira ulertu elkartasunik gabe. Izan ere, gabonak zentsu osoa hartzen du elkarkidetasuna bitartean dagoenean. Argi dago gabonak hurbiltzen diren heinean solidaritatea handitzen dela. Eta hau oso ondo ikusten da urte bukaeran hainbat elkarteek egiten dituzten solidaritate kanpainetan. Gizartearengan kontzientzia sortu nahian, hainbat elkartek bere urteko kanpainarik garrantzitsuari hasiera ematen diote azaroan, gabonei begira.
​
Eustat-en arabera, 2014. urtean Euskal Autonomi Erkidegoan 489.447 pertsona zeuden ongi gabezirako arriskuan, populazioaren %22,7a, eta 176.532 pertsona pobrezia arriskuan, %8,2a. Gaur egun egoera hau larriagotu egin da krisi egoeraren ondorioz, horregatik bizkaian 270 entitate lan egiten dute pertsona hauen egoera hobetzeko asmoz.
​
Azaroaren 25 eta 26an supermerkatuetan elikagaiak batu dituzte. Bertan boluntarioen laguntzaz elikagaiak batu dituzte beharrizanak dituzte familien artean batzeko. Ane B. Bizkaiko elikagaien Bankuko boluntarioa da eta beren arabera “gabonak gertu ditugula, jendea kontzientzia hartzen du eta donazioak egitera prestatzen da”, hala ere aurreko urteekin konparatuz “aurten jende gutxiago parte hartzen ari da elikagaiak batzeko kanpainan, baina bono solidarioen salmenta handiagoa izaten ari da”, adierazi du Anek.
​
Miguel Angel Fernandinok, Bizkaiko elikagaien bankuko zuzendariak, azaldu du elikagaien donazioak %5ean jaitsi direla 2015eko kanpainiarekin alderatuz. Hala ere, “aurten, donazioen %20a bonuen salmentak izan dira, aurreko urtean ordea %12a”, adierazi du Miguel Angel Fernandinok. Horrela, Bizkaiko elikagaien Bankuak bere helburuak guztiz bete dituela adierazi du.
​
Gipuzkoan, Jose Manuel Pinedak, Gipuzkoako elikagaien bankuko zuzendariak, Fernandinorekin bat egin du eta gipuzkoan bono solidarioak arrakasta handia izan dutela onartu du. “Jasotako elikagaiak eta bonoak batzen baditugu, aurreko urteko emaitza berdinak edo hobeagoak lortu ditugu”, adierazi du Pinedak.
​
Arabako elikagaien bankuko presidenteak, Daniel Fernandezek, onartu du aurtengo emaitzak ez direla onak izan, baina “bonoen salmentekin emaitza hobetzea” espero du.
​
Orokorrean solidaritate kanpainen emaitzak onak izan dira aurtengo gabonetako kanpainan, baina gabonak pasa ondoren ezin da ahaztu milaka familia daudela pobrezia egoeran eta beste hainbat pobrezia arriskuan. Beraz, solidaritatea gabonetara mugatu beharrean, jendea urte osoan zehar hartu behar du kontzientzia, beharrizanak dituzten pertsonen egoera hobetzeko aurrerapauso bat emanez.
Contact
bottom of page